XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hogeita hiru urtetan gatibu

Azken apatxe errebeldeak mendean hartuta zeudela jakin bezain laster, harrapatutakoak gerra preso gisa tratatzeko eta Arizona nahiz Mexiko Berriko agintari zibilen esku uzteko agindu zioten Milesi Gerra Ministeriotik: bi estatuotan epai zitzatela eta egoki irizten zuten zigorra ezar ziezaietela.

Washingtonetik zetorren aginduari men egitea apatxeen heriotza-zigorra sinatzea zela bazekien Milesek eta, Geronimorekin-eta hitzartutakoa betetzea ezinezkoa izango zuela jakin arren, nola edo hala bere promesak erdibetetze aldera, apatxeak tren batean sartu eta Florida bidean jarri zituen berehala, Washingtonen baimenik gabe.

Irailak 6 egun zituen.

Trena ez zen Floridara iritsi.

Gerra ministroaren aginduz geldiarazi egin zuten Texasko